Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente 8.
2003 Donostia - San Sebastián
Tel: (34) 943 481 900
Fax: (34) 943 483 300
jazzaldia@donostia.org
2008/07/28
43. Heineken Jazzaldiak 150.000 ikusle bildu ditu
2008-ko edizioa gogoratuenetariko bat izango da

150.000 ikusle izan dira, gutxi gora behera, 43. Heineken Jazzaldiak Donostian eskeini dituen ia 100 kontzertuetan, uztailaren 22-a eta 27-aren artean, bere zuzendariak, Miguel Martinek, gaur goizeko prentsaurrekoan egindako balantzearen arabera.
Jende gehien bildu duten kontzertuak Zurriolako hondartzako Agertoki Berdekoak izan dira, ahalegina, non Bobby McFerrin Donostiako Orfeoiarekin, Caravan Palace, Gerald Toto, Richard Bona eta Lokua Kanzaren hirukotea, The Waifs, Benjamin Biolay, The Mungolian Jet Set, Kings of Convenience, Hocus Pocus, Asa, Signa eta DaPuntoBeat ikusi ditugun.
Kursaaleko Auditorioan, aurtengo izen handiek publikoa liluratu dute, Keith Jarrett dotoretik hasita, Paolo Conte, Diana Krall eta Return to Forever-ekin jarraituz, eta amaitzeko, Liza Minnelli pletoriko baten kontzertuarekin.
Ortodoxoagoa deitu dezakegun jazz-ak bete du Kursaal-eko Aretoa, eta oroimenerako utzi ditu zenbait aparteko kontzertu, horien artean Ahmad Jamal-ena (2008 Donostiako Jazzaldia Saria), David Murray, Dianne Reeves, Kenny Barron, Jean Luc Ponty, Soft Machine Legacy, eta Anthony Braxton esperimentatzailea. Heineken Jazzaldia izan da uda honetan Braxton programatu duen jazzaldi europar bakarra.
Victoria Eugenia Antzokia erabilera askoko gunea bilakatu da: arretaz entzuteko balio du, eta baita dantza egiteko, eserlekuak kendu eta plataforma batekin ordezkatzen direnean. Johnny Winter, Maceo Parker, Steve Coleman, Defunkt eta Bugge Wesseltoft izan dira hemen izarrak. Ideia berritzaile bat ere izan da: Bertsoa & Jazza, non bost jazzeko musikari euskaldun lau bertsolariekin batu ziren.
Aurtengo beste berrikuntza bat izan da Gaubira, egunsentira arte irekita, eta mota askotako jarduerak eskeini dituena: antzerkia (Jean-Louis Trintignant), dantza (Lucía Lacarra Tokyo-ko Asami Maki Ballet-arekin, Duke Ellington Ballet-a aurkezten Roland Petit-en koreografiarekin), breakdance, eta musika asko, dudarik gabe.
Gaubiraren proposamen arriskutsu eta berriena zen Open Mike-a, gau osoan zehar irekita egon zen mikrofonoa. Edozeinek hartu zezakeen parte, baldintza bakarrarekin: lehenago izena ematea. Emaitza zeharo aberatsa izan zen: rock, blues eta ska taldeak egon ziren, musika brasildarrekoak, eta baita ere Donostian kebab jatetxe bat duen pakistandar bat, zeinek bere herrialdeko musika klasikoa erakutsi zuen.
Zurriolako hondartza eta Kursaal-eko terrazak jendez beteta egon dira egunero, giro hobezinak, eguraldi onak (bigarren eguneko galerna kenduta), eta kalitatezko programazioak erakarrita. Marc Ribot, Frank Wess, Stefano di Battista, Kate McGarry, Pyeng Threadgill, Musica Nuda, Linx & Wissels, Till Brönner eta Jimi Hendrix-en musikaren berregitea, Doran, Stucky, Studer eta Tacuma musikariekin. Ezin ahaztu bertako hamar taldeak, Euskal Herrian egiten den jazz-aren kalitate handiaren froga eman dutenak.
Jazzaldi honek nabarmeneko une asko izan ditu bere 43 urteetan. Baina, dudarik gabe, 2008-ko Heineken Jazzaldia gogoratuenetariko bat izango da.
2008/07/27 TVEko 2-ak 43. Heineken Jazzaldiaren bederatzi kontzertu emango ditu abuztuaren 14tik eta 28ra bitartean gaueko ordutegian, azteazkenak eta ostegunak 2:30etan, eta astelehenak eta astearteak 1:30etan. Ordutegi honek aldaketak eduki ditzake Beijingo Joko Olinpikoen programa berezien arabera. Abuztuak 14, 2:30etan: Maceo Parker Abuztuak 18, 1:30etan: Johnny Winter Abuztuak 19, 1:30etan: Kenny Barron Abuztuak 20, 2:30etan: Iñaki Salvador Abuztuak 21, 2:30etan: Return to Forever Abuztuak 25, 1:30etan: Diana Krall Abuztuak 26, 1:30etan: Soft Machine Abuztuak 27, 2:30etan: Jean Luc Ponty Abuztuak 28, 2:30etan: Heineken Jazzaldiaren laburpena
TVEko 2-ak 43. Heineken Jazzaldiaren bederatzi Kotzertu eskainiko ditu
2008/07/27 4.500 lagun inguru bildu ziren Heineken Karpan Open Mike parte hartu zuten hamar taldeen kontzertuak ikusteko, Gaubira izeneko gau pasan, hilaren 26ko gaueko 11etatik 27ko goizeko 7etara. Aldez aurretik izena emandako edonorrek har zezakeen parte eta emaitza ezinhobea lortu zen. Donostian bizi diren brasildarrez osatutako bi talde desberdinek hartu zuten parte, kebab jatetxe bat zuzentzen duen pakistandar batek bere herriko musika ekarri zigun, ska talde venezuelar bat, Donostiako hirukote bat, tokiko talde bat "rock berezia" bezala bere musika definitzen duena, Heineken Jazzaldia ikusteko etorri zen Madrilgo bikote batek aukera aprobetxatzea erabaki zuena eta baita Janis Joplin eran abesten zuen artista batek ere. Parte hartu zueten taldeen zerreda
Open Mike arrakastatsua
4.500 lagun bildu ziren hamar taldeen ekitaldiak ikusteko
2008/07/26
Stefano Bollanik bere kontzertua bertan behera utzi du
Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan gaur, uztailak 26, 01:00etan programatuta zegoen Stefano Bollaniren kontzertua bertan behera geratu da.
Jazzaldira iritsi den osasun txostenak, besoan duen arazo batek, pianoa jotzea eragoziko diola azaltzen du.
Sarreren diru itzulpena, erosterakoan jarraitutako bide berdinetik egingo da. Telekutxa, Servikutxa eta Internet bitartez erositako sarreren dirua automatikoki itzuliko da; sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan erosi baldin badira, Igandea 27an, 11,30-tatik aurrera egingo dira itzulpenak.
2008/07/26
Ahmad Jamal-ek Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen
Odon Elorza, Donostiako Alkateak eman zion saria

Ahmad Jamal pianojoleak Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen atzo, Uztailak 25ean. Heineken Jazzaldiak bizitza osoko karrera premiatzen du sari honekin. Saria, Odon Elorza, Donostiako Alkateak eman zuen Miguel Martín Jazzaldiko zuzendariaren aurrean.
Saria, Trinitate Enparantza, Jazzaldiaren eszenatoki historikoaren marrazki bat da, Josemari Alemán Amundarain artistaren obra.