HIRIA


DonostiaEspainiako hiririk erakargarrienetakoa dugu Donostia, eta orian dela mende batetik hona udarako tokirik garrantzitsuena ere bai.

Bertan diren hiru ondartzak, eguraldi epela eta inguruko edertasuna, kontuan hartzekoak dira, eta horregatik da Donostia espainiar eta europear askoren oporleku. Donostia da, gainera, Euskadiko hiriburu kultural eta turistikoa. Ez dago, egia da, hori bermatzen duen inolako titulu ofizialik, baina urtean zehar hirian gauzatzen diren gertaera eta ekintzak oso erakargarriak dira, bai Euskal Herriko biztanleentzat nola ondoko komunitatekideentzat.

Zaldi laisterketaEspainiar gastronomiaren topagune ez ezik (hiru sardexkadun bi jatetxe ditu Michelin Gidan, eta lau bi sardexkadunak) denda ugari eta eder askoak ere baditu, erosketak egiteko, paseabide zoragarriak ere bai itsaso ondotik edo menditik zehar ibiltzeko, hirigunetik bost minutura.

Arrantzale herri txikiez inguraturik dago Donostia. Bisitatzeko politak, beren tradizioei eta beren nortasunari tinko eusten baitiete.

Ongi komunikatutako hiria da Donostia. Modu askotara iris daiteke bertara: hegazkinez, trenez edo autobusez. Donostiako aireportua Hondarribian dago, hiritik 20 kilometrora, eta egunero daude hegaldiak Madrildik eta Bartzelonatik. Donostiatik hurbileneko aireportuak ondorengoak dira: Miarritzeko Nazioarteko Aireportua (Frantzian, hiritik 40 kilometrora), Bilbokoa, 100 kilometrora, eta Gasteizkoa, 120 kilometrora. Paristik trenez ere etor daiteke 6 ordutan, lastertasun handiko trenean (TGV).
Donostiara heltzeko bide nagusiak, maparen arabera, ondorengoak dira:

ESPAINATIK:

Kokapena

1. Donostiako aireportua (EAS) - Donostia (distantzia: 20 Km.).

Autobus zerbitzua dago hiriaren erdiraino (enpresa: Interbus). Taxiak ere badaude.

2. Bilboko aireportua (BIO) - Donostia (distantzia: 100 Km.).

Aireportutik autobus-geltokira joan behar da. Orduero daude autobusak Bilbotik Donostiara (enpresak: Alsa eta Pesa.). Ordubete inguru irauten du bidaiak.

3.Gasteizko aireportua (VIT) - Donostia (distantzia: 120 Km.).

Taxi zerbitzua baizik ez dago Gasteiz erdira iristeko.
Gasteiztik Donostiara autobus zerbitzua (enpresak: Burundesa, Pesa eta Continental-Auto. Autobus-geltokiaren helbidea: Los Herrán, 50) eta tren zerbitzua dago (enpresa: Renfe. Helbidea: Geltokiko plaza). Ordubete eta 45 minutu inguru irauten du bidaiak.

4. Madril/Barajaseko aireportua (MAD) - Donostia (distantzia: 480 Km.).

· Hegaldiak: eguneroko zerbitzua Donostiako aireportura.

· Trenez: gutxienez 6-8 ordutik daude Donostiarako tren zerbitzuak (Madrilgo tren-geltokia: Chamartin).

· Autobusez: egunero daude autobusak Donostiara 5 ordu t'erditik behin (enpresa: Continental-Auto. Autobus-geltokia: Alenza kalean).

5. Bartzelona (BCN) - Donostia (distantzia: 500 Km.).

· Hegaldiak: eguneroko zerbitzua Donostiako aireportura (1. atala ikusi aireportutik Donostira nola joan ikusteko).

· Trenez: eguneroko zerbitzua 8-10 orduoro (Tren geltokia: Estación de Sants).

· Autobusez: eguneroko zerbitzua, 8 ordu ematen ditu bidaiak (Konpainia: Vibasa. Geltokia: Estación de Sants).

FRANTZIATIK:

6. Miarritzeko aireportua (BIQ) - Donostia (distantzia: 40 Km.).

Aireportutik Miarritzeko tren-geltokira joan behar da eta han Hendaiarako trena hartu (Hendaiatik Donostiara nora joan jakiteko irakurri ondorengo apartatua).

7. Paris (TGV) - Donostia (distantzia: 800 Km).

Paristik Hendaiara (Espainiako mugan eta Donostiatik 20 kilometrora) lastertasun handiko trenean (TGV) bidaiatzea gomendatzen da. 5 ordu inguruko bidaia da eta txartela merkeago ateratzen da erreserba hilabete lehenago eginez gero. Parisen Montparnasseko geltokitik abiatzen da. Hendaiatik Donostiara "Topoa" hartu behar da (Eusko Tren konpainiaren burdinbide estuko trena) Hendaiako tren-geltokian. 45 minutu irauten du bidaiak eta ordu erdiro dago tren zerbitzua.

Donostiako Udala - Ayuntamiento de San Sebastián Donostia Kultura Heineken Euskadi.net Gipuzkoako Foru Aldundia Ministerio de Cultura Donostia-San Sebastián 2016
Kutxa Skoda Frigo El Diario Vasco Coca Cola RTVE Cuadernos de Jazz Cadena Ser Quadrant Giroa Obegisa Universal Music Fnac Fomento - Sustapena Euskadi Turismo Mezzo TV