Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente 8.
2003 Donostia - San Sebastián
Tel: (34) 943 481 900
Fax: (34) 943 483 300
jazzaldia@donostia.org
Kursaaleko Auditoriaren, Ganbara Aretoaren eta Victoria Eugenia Antzokiaren sarreren eta abonuen salmentaren baldintzak
Saioa hasi baino 45 minutu lehenago zabalduko dira tokiko ateak.
Ezingo da aretoaren barrura sartu behin emankizuna hasten denetik aurrera.
Abonua edo sarrera daramanak ezin graba dezake eta ezin lagun dezake grabatzen ikuskizuneko soinurik ez eta irudirik ere.
Segurtasun alorreko begibistako arrazoiak direla-eta, aretoan sartzerakoan kontrol edo araketak egin ahal izango dira. Debekatuta dago toki barnean ikuskizuna eragotz dezakeen edozein gauza eramatea (beirak, etab.).
Kontzerturen bateko egitaraua aldatzeak ez du eskubiderik emango abonuari dagokion osoko kopurua edo zati bat itzultzeko.
Emanaldiren bat suspendituko balitz 2008ko abuztuaren 8a baino lehen itzuliko da, erosi zen puntuan, suspenditutako kontzertuari dagokion proportzioko diru kopurua.
Victoria Eugenia Antzokiko beheko jarlekuen tokian ez da eserlekurik izango. Beraz, beheko jarlekuetarako sarrerak kontzertua zutik entzuteko dira.
Abonuak eta sarrerak saltoki ofizialetan bakarrik sal daitezke (Kutxaren salmenta-sistemak eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan).
Egoera onean ez dagoen abonuak edo sarrerak ez dira baliozkoa izango.
Tokitik irten izanez gero, irtenaldia behin betikotzat joko da.
Abonua edo sarrera daramanak antolakundeari baimena ematen dio bere irudia edozein bideotan edo ikuskizunaren edozein erreprodukziotan agertzeko.
Ezin da inolako janari zein edaririk sartu.
Galerazita dago erretzea.
![]() |
%10 |
|
![]() |
|