Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente 8.
2003 Donostia - San Sebastián
Tel: (34) 943 481 900
Fax: (34) 943 483 300
jazzaldia@donostia.org
Eguraldi ezinhobearekin eta Keith Jarrett, Gary Peacock eta JackDe Johnetten kontzertu bikainarekin hasi zen atzo 43. Heineken Jazzaldia.
Jarrett, Peacock eta DeJohnette bere elkarte artistiko emankorraren 25. urtebetetzea ospatzen ari dira eta Europan pribilegiatu gutxi batzuk bakarrik izango dira gai hau ikusteko. Donostian ez ezik beste bost kontzertu bakarrik emango baitituzte. Hiru musikari hauek lortu duten elkar ulertzea ez dauka gaur egun beste hirukoterik.
Beste bi musikari historiko zeuden irekiera egunean: Johnny Winter gitarra jolea, bere itxura eta berak duen jotzeko era bereziarekin, eta Frank Wess saxofoijolea, jazz orkestra handien urrezko garaietik geratzen diren lekuko gutxienetariko bat. Frank Wess Count Basieren Orchestran egon zen.
Ikusle kopurutsua bildu zen Kursaaleko terrazetan eta Zurriolako hondartzan programatutako dohainezko kontzertuak ikus eta entzuteko. Marc Ribot nagusitu zen bere Ceramic Dog proposamenarekin, Pyeng Threadgill abeslariak ikusle ugaria elkartu zuen eta Agertoki Berdeak dantza egin zuen Caravan Palace, Hocus Pocus eta Gerald Toto, Richard Bona eta Lokua Kanzaren hirukotearekin.
Euskal Jazza lortzen ari den maila garbi geratu zen Organik’s, Dynamic Trio eta kalez kale zebilen Amama Luisa Brass Bandak eman zituzten ekitaldeekin.